Udan Basque Culinary Centerreko langileei harrera egin genien ikasturte amaierako festa ospatzeko.
Orioko Barrako proposamen gastronomikoarekin, Balea jatetxeko terraza eta jangela prestatu genituen. Bertan, terrazan cocktail batez gozatu zuten eta ondoren, jangelara pasa ziren. Han, gure parrillan eginiko zapoa probatu ahal izan zuten, txuletoia eta etxeko gazta-tarta gozoa.
Bazkaria amaitzean, espazioa prestatu genuen DJekin festa bat egiteko aukera izan zezaten.
Primeran pasa genuen!
Gure bezeroen beharretara egokitzen gara eta asko pozten gaitu talde eta ezkontzak jasotzeak.
Jarri harremanetan: reservas@gruposarea.com
Paseo de la Concha 3, 20007 Donostia
Paseo de la Concha 7, 20007 Donostia
© All rights reserved | 2022