Astelehen honetan, gure asteko jaieguna alde batera utzi genuen Arkupe Berrin ospatu zen Halloween festaz gozatu ahal izateko. Taberna apaindu genuen apur bat girotzeko eta sukaldariek ere festarako pintxoak egokitu zituzten. Gu ere mozorrotu egin ginen festarako; hona hemen argazki batzuk eguna nola joan zen ikusi ahal izateko.